miércoles, abril 24, 2024

Kafe kapsulak birziklatzeko edukiontziak jarriko dira lbarran – Noticias

RegionalKafe kapsulak birziklatzeko edukiontziak jarriko dira lbarran - Noticias

informazio puntua otsailak 9, osteguna Herriko Plazan izango da. Olioa biltzeko dauden edukiontzien alboan jarriko dira eta mota guztietako kapsulak bota ahal izango dira.

Kafea munduan gehien kontsumitzen den produktuen artean aurkitzen da. Urteen poderioz kontsumitzeko formatua aldatzen joan da, baina ez beti era jasangarrian. Denok ezagutzen ditugu gaur egun modan dauden kafe kapsulak. Hauek kontsumitzean bertakoa ez den produktua kontsumitzeaz gain, honek dakarren aztarna hidrikoarekin batera, saihestu dezakegun hondakin bat sortzen ari gara.Sortzen den hondakina plastikozko edo aluminiozko ontzia eta kafe-hondarra izango da

Orokorrean bi hondakin hauek batera deuseztatzeko ohitura dago, kafe-hondarrak edukiontzi marroira eta kapsulak edukiontzi horira bota beharrean. Honek birziklatzeko zailtasunak dakartza berarekin. Beste hondakinetatik at jasotzen baditugu, bai kafe-hondarrak baita ontzia, beste produktu batzuk egiteko erabiliko genituzke, produktuari hain garrantzitsua den zirkularitate izaera emanez. Honetan datza Tolosaldeko Mankomunitateko kanpaina eta helburua, aipatutako hondakin hauek %100ean birziklatzea da. Baina horretarako lehen pausoa hondakin hauek beste guztietatik banatuta egotea izango litzateke.

Hondakin hauen birziklapena errealitate izateko Tolosaldeko gure kaleetan hainbat edukiontzi jarriko dira kapsulen hondakinak jasotzeko helburuarekin. Biztanleko edukiontzi proportzio egokiarekin, biltzeko sistema eraginkorrarekin eta ingurumen-hezkuntzako kanpainekin batera zirkularitatea lortu nahi da, biztanleriaren parte-hartzea bultzatuz.Helburua Tolosaldean lehenengo urtean 25.000 kilo biltzea izango litzateke, eta bigarrengoan 30.000 kilo; hau da, 1.750.000 eta 2.100.000 kapsula, hurrenez hurren.

Tolosaldean kafe kapsulak biltzeko 60 edukiontzi jarriko dira, olioaren edukiontziaren ondoan kokatuko direlarik. Edukiontzi hau egiteko erabilitako lehengaia kafe kapsulak izan dira, beraz, hondakina baliabide bihurtu izanaren adibide argia da honako hau. Edukiontzi bakoitza fabrikatzeko 7.500 kapsula erabili dira.Proiektua Tolosaldeko 28 herrietako biztanleria osoari zuzendurakoa da. Biztanle orok erabil ditzakete edukiontzi hauek, edozein momentutan.

Guk gure etxean kafe kapsulak kontsumitu, hustu gabe bere horretan edukiontzi hauetara bota eta Kafea.eco arduratuko da hondakina jasotzeaz, hondakinak banatzeaz eta produktu berriak sortzeaz. Eta zein produktu lor ditzakegu hondakin hauetatik?

Kafe-hondarretatik lortzen da…

– Landareak edo perretxikoak hazteko kafe-hondarren substratua.- Hazi-bolak: ernetzeko prest dauden haziekin nahastutako substratua.- Konbustiorako briketak eta pelleta.Bestetik, kapsula birrinduetatik, galautsa lortzen da elementu ezberdinak lortzeko. Adibidez:- 1.250 kapsulaz egindako paperontziak.- 50 kapsulaz egindako kuboak.- 6.000 kapsulaz egindako konpostagailuak.- Edukiontziak, hesiak eta hiri-altzariak egiteko listoiak

 

 

Proiektu honen inguruan biztanleria kontzientziatzeko eta informatzeko, ingurumen hezkuntza beharrezkoa da eta horregatik Ibarrako plazan (Alegia, Andoain, Anoeta,  informazio puntua jarriko da, otsailak 9 16:00etatik – 20:00etara proiektu hau ezagutarazteko eta jendeak eduki ditzakeen zalantzak argitzeko izango da.

Puntura gerturatzen diren lehenengo 150ei hazi-bola bana oparituko zaie. Hazi horiek etxeko lorontzi batean sartuz gero, udaberriko loreak ernetuko dira.Eta gerturatutako pertsona guztien artean, eguneko 3 kit banatuko dira. Kit horretan perretxikoak hazteko laborantza substratua eta etxean kafe kapsulak biltzeko ontzi txiki bat (hondakin honekin sortutakoa). Horretarako, kapsulaz beteta dagoen beirazko ontzi bat egongo da erakusgai eta parte-hartzaileek, barruan dauden kapsula kopurua asmatu beharko dute. Asmatu ezean, gertuen ibili diren hiruk emango dute saria (kopurua goitik gainditu gabe).

También te puede interesar

Etiquetas:

Popular